2013(e)ko abenduaren 30(a), astelehena

Erroterdam'tar Erasmus

Duela aste batzuk denon ahotan -edo belarrietan, behintzat- egon zen Erasmus programa, Wert ministroaren neurriak, zuzenketak, gezurrak eta erridukuluak izan zirela-medio. Europa osora hedatzen den truke-programa honen arrakasta eztabaidaezina da, urte gutxi batzutan gora egin baitu etengabe, eta iaz 200.000 gazte europarrek hartu zuten parte.

Europan, hizkuntza-aniztasun urriena duen kontinentea den arren, 200dik gora hizkuntza daude, eta Erasmus ikasle guztiek ez dituzte xede-herrialdeko hizkuntzak beti ikasten. Egoera ezberdin asko eman daitezke, eta zaila da horien guztien erretratu zehatza eskaintzea, baina gai honen gainean jardun nuen ahal bezala Antxeta Irratian, Aitziber Zapirainen laguntzarekin.

AUDIOA

Bukaeran EHUn zentratu nahi izan nuen, baina denborarik gabe geratu nintzen. Interesgarria iruditzen zitzaidan aipatzea Euskal Herriko unibertsitate nagusiak zer eskaintzen zien Erasmus ikasleei, euskara eta gaztelania ikasteari dagokionez. Webgunean arakatuz gero, ondorioa argia da: gaztelania ikastaroen eskaintza nahiko zabala da hiru kanpus nagusietan, eta euskararena sinbolikoa izatetik ez da pasatzen, oinarrizko maila bakarrik eskaintzen baitu. Alde batetik, EHUk paper garrantzitsua du euskararen ikusgarritasuna indartzen eta, urtero hainbeste atzerritar gazte jasota,  probestu beharreko aukera dirudi. Bestetik, errealismoz begiratu behar zaio afera honi, eta konplikatua dirudi hona datozen ikasleek gaztelerari baino garrantzi handiagoa ematea euskarari.

2 iruzkin:

  1. Kaixo, Beñat!

    Gaur goizean aurkitu dut zure esparru polit hau eta irakurtzen aritu naiz.

    Animo eta jarraitu idazten eta azaltzen zure ideiak!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ei, aupa, Jesús!

      Eskerrik asko zure mezuarengatik. Gaur bertan igo dut beste sarrera bat, aspaldiko partez.

      Ondo ibili!

      Ezabatu